Kaixo!!
Aste Santuko oporrak amaitu eta hemen gaude bueltan berriro. Gaur teknologia berrien ikasgaia izan dugu goizeko 9.15etan. Hasieran, irakaslearen rolaz, hezkuntzaz eta teknologia berrien inguruan aritu da irakasleak.
Joxemi, teknologia berriei esker, irakaslearen rola aldatu dela azaldu digu, aurrera pausoa izugarria izan da; izan ere, abantailak ugariak dira, ikasleak interaktiboagoak bihurtzeaz gain, informazioa bilatzeko ere errazagoa da. Bestetik, aipatzeko da ere, eduki digitalak (CDak, bideo digitalak...) geroz eta gehiago daudela helburu pedagogikoak aurrera ateratzeko. Azkenik, teknologia, bai gauzak ikasteko (lenguaje multimedia) eta komunikatzeko oso garrantzitsua dela azpimarratzen du; hain zuzen, irakasuntza prozesu komunikatzaile bat delako.
Jarraian, Elkarrikertuz plataformaren inguruan hitz egin digu. Bertan agertzen diren eginkizunak ondoren, bertan erregistratu naiz eta salseatzen ibili naiz pixka bat. Plataformak eskaintzen dituen aukerak ikusten.
Orokorrean hau izan saio honetan egin duguna.
Besterik gabe, hurrengo ostiralarte agurtzen naiz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario