Amara Berri Bideoa
Kaixoo!
Gaur, teknologia berrien ikasgaian, Amara Berri eskolaren bideo bat ikusi dugu; bertan, haurrek burutzen duten txikiweb inguruan jardun digu. Ordenagailuen gela, txokoetan banatuta dago, txoko horietako batean, 2 ordenagailu daude eta bertan lantzen dute haurrak Txikiweb. Egunero, lau ikasle prentsan agertzen diren berriak, irratiko emisioak, txikien marrazkiak... interneten zintzilikatzen dituzte. Eskanerra ere erabiltzen dute, gehienbat txikien marrazkiak eskaneatzeko. Edukineko fitxa bat dute eta egun horretan nor egingo duen lanaren izen-abizenak eta zer egingo duen idazten dute.
Irakaslearen rola, elkarrizketan oinarrituta dago, jokabidea. Irakasleak ez du programaren funtzionamendua esplikatzen. Azkenik, aipatu, astero egiten diren lanak ebaluatzen direla.
Haurrak ordenagailuekin kontaktuan egoteko ideia oso aproposa dela iruditzen zait, lan handia da bai irakasle zein ikasleentzako, baina emaitzak bideoan ikus dezakegun moduan oso aberasgarriak dira. Haurrei oso pozik eta motibatuak ikusten zitzaien web orrialdea egiten. Bestetik, ordenagailuaz aparte, berriak ezagutzen dituzte; aldi berean gauza asko ikasten baitituzte.
Besterik gabe, hurren arte!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario