viernes, 3 de abril de 2009

09/04/03

Egunon!!

Gaur ere gauza berri asko ikasi ditugu teknologia berriko gai honetan. Zortzitan etorriko gara pare bat bakarrik eta erdi lo geundela hasi gara klasea ematen; hala ere, pixkanaka- pixkanaka jendea etortzen hasi da.

Hasieran, ebaluazioaren programa irakurri eta irakasleak azaldu digu, baita bi hilabete hauetan egin behar ditugun lanak zeintzuk diren berriro ere ikusi. Ondoren, Word 07-aren erabilera ikasi dugu. Nahiz eta gauza asko ezagunak izan, gauza berri asko ikasi ditut. Oso interesgarria izan da baita guztiz erabilgarria ere. Lehen gauza berdinak egiteko, denbora luze bat behar bagenuen; gaur Dani-k azaldutakoarekin denbora asko aurreztuko dugu lan bat diseinatzeko garaian.

Laburbilduz esan, nahiz eta klaseak 2ordu eta erdikoak izan, ez dira astunak egiten, izan ere ikasten ari garena oso praktikoa da. Oso gustura egon naiz.

Bihar Aste Santuko oporrak hasten direnez, apirilaren bukaerarte agurtzen naiz.

Ondo izan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario