Egunon!
Ostiral hontan ere, aurrekoan bezala, Word eta Excell programen funtzionamendua ikusi dugu. Gehienbat, Dani, taula eta grafikoetan murgildu da. Programa hauek guztiz ezberdinak dira eta bi hauen abantailak eta desabantailak argitu digu. Danirekin emandako azken saioan bezala, ikusitakoa oso baliagarria izango da gure etorkizunerako; horregatik, nahiz eta zenbait gauza aldez aurretik jakinak izan, oso komenigarria izan da berriro ere errepasatzea.
Ondoren, ikasgaiaren lehenengo lanari hasiera emateko, Danik taldean biltzeko eta hasierako galderak prestatzen hasteko eskatu digu. Egindako gidoia, oso lagungarria egingo zaigu, gure praktiketako ikastetxera joaten garenerako.
Ea nola doan gure lehenengo lan hau! Komentatzen joango naiz.
Besterik gabe, aioo!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario