viernes, 29 de mayo de 2009

09-05-29

Kaixoo!


Iritsi da azkeneko eguna!


Gaur goizeko 8etan fresko-fresko etorri eta lanean hasi gara.Burututako bideo guztiak ondo bukatuta azkeneko pintzeladak eman ditugu. Hasteko bi bideoak youtuben sartu ditugu eta ondoren lsm.i2basque web orrialdean txertatu ditugu, elkarrikertuz plataforman eta gure blog-ean ere sartu ditugu eta Magis telebistako blog-ean baita ere.


Hau bukatuta, IKTaren inguruko lana scrib-en sartu dugu eta ondoren hau, lsm.i2basque web orrialdean.


Amaitzeko, bai IKTaren lana eta baita bi bideoak ere CD batean grabatu ditugu eta Daniren postontzian utzi ditugu.Teknologia berrien klaseari, beraz, gaur emango diogu amaiera. Esan beharra dugu, irakasgaia interesgarria eta esanguratsua iruditu zaigula eta proposatutako lanak oso gustura egin ditugula, bereziki bi bideoak.


Besterik gabe,aiooooooooooooooo!



P.D: Gure taldearen izena: Ñuak

Hemen, berriz, IKT-aren inguruko lana aurkeztuko dizuegu.

Besterik gabe,

Muxu baat!


Kaixo, gu Ane Intxaurrandieta, Maria Marcos, Ekaitz Unsuain eta Alazne Zipitria gara. Bideo hau Urnietako haurrentzat ekitaldi asko ez dagoelako egin dugu eta bolondres apuntatutako begirale batzuk astebururo bertako haurrak elkartzen dituztelako. Honez gain, irteerak ere antolatzen dituzte noizean behin.Ikus dezagun bideoa!!!!!!

AlerruVS Oiartzun



Kaixo lagunak!!


Hemen duzue gure lehenengo bideoa. Alerru eta Oiartzunen arteko norgehiagokaren laburpen bat egin dugu, teleberriko kirolen atalaren barruan egongo balitz bezala. Lan hau guk oso gustura burutu dugu eta espero zuei ere asko gustatzea.


Besterik gabe, eman play-ari eta disfrutatu!

jueves, 28 de mayo de 2009

09-05-27

Egunon!!!!

Gaurkoan atzoko klasearen inguruan hitz egingo dugu. Kurtsoaren azken astean sartuta, lanekin pixkat agobiatuak geudenez, klaseari ez genion kasu handirik egin; hala ere, honen arrazoia zera izan zen: asteazkeneko klasea bi taldeentzat izanik, irakasleak astearteetan joaten diren ikasleentzat prestatu zuen saioa.
Klasera iritsi ginenean, Joxemi gelaren aurrean aurkezpen bat egin behar genuela esan ziguen, eta guk, astearteetan klaseak ez ditugunez, ez genuen ezer ez prestatu gure ostiraleko irakaslea, Dani, ez zigulako esan hori egin behar genuenik. Hasiera batean, asko haserretu baginen ere, Joxemi konbentzitu genuen aurkezpena ez egiteko, ezertxo ere ez genuelako prestatuta.
Hortaz, aurkezpenak entzuten eta txalotzen genituen bitartean, magis telebistarako bideoak osatzen jarraitu genuen. Beharbada berandu gabiltza bideoekin, baina, entregatzeko epea ekainaren 16a da. Hala eta guztiz ere, gaur berriro bildu gara lanak bukatzeko, eta ahaleginak egingo ditugu bihar bertan bukatzeko.
Egia esan, espero genuena baina gehiago kostatzen ari zaizkigu lanak egitea, ordenagailua Movie Maker programarekin askotan blokeatzen zaigulako eta honek asko urduritzen gaitu. Eskerrak bi egun barru oporretan egongo garela eta deskonektatzeko denbora asko izango dugula, bestela, psikologoan bukatuko genukeela uste dugu (exajerazioa da).
Bukatzeko, esan nahi dugu bihar azken aldiz idatziko dugula blog honetan. Espero dugu albiste onak idaztea, honek lan guztiak bukatu ditugula suposatuko lukeelako.
Mariari etxeko ordenagailua izorratu zaionez, eta blog hau taldeko bloga bezala aurkeztuko dugunez, ni Ekaitz Unsuain, idatzi dut taldearen izenean.
Agur eta ondo izan!!!!!!

lunes, 25 de mayo de 2009

09-05-22

Kaixo!

Asteburu honetan ez dut aukera izan blog-ean idazteko; horregatik, aurreko ostiralean gelan egindakoa gaur azalduko dizuet.


Lehenengo bideoarekin aurrera jarraituz, azkeneko zatiak grabatu genituen baita Movie Maker-ra osatu ere. Albiste moduan, Ekaitz eta biok futbol partiduaren finala aurkeztuko dugu. Ondoren, finalaren irudi ezberdinak ikusiko ditugu eta azkenik gu biok ere amaiera emango diogu albisteari. Futbolaren bideoak txukuntzeko bihar gelditu gara; hori dela eta, bihar bideo honi amaiera ematea espero dugu. Nahiz eta lan osoa amaitu gabe egon, dibertigarria eta polita geldituko dela uste dugu.





Bigarren bideoari dagokionez, ideiak zehaztu genituen: zer egingo dugu, nola, noiz... Buruari hainbat buelta eman ondoren, Urnieta herrian dagoen aisialdi-taldearen inguruko bideoa egitea pentsatu dugu. Bosko-Anitz da talde honen izena. Larunbatero 150 haur inguru biltzen dira eta bertan dauden begiraleak ezagutzen ditudanez, bideoa gai honen inguruan, oso ideia ona eta aproposa izan daitekeela uste dugu. Bideoan txertatuko ditugun irudiak lortu ditugu dagoeneko, hori dela eta, aste honetan guztiak batu eta bideo txukuna eta interesgarria egitea izango da gure xede nagusiena.


Azkeneko astean sartu gara; beraz, animoo guztioi!!

miércoles, 20 de mayo de 2009

09-05-20



Egunonn!!!


Gaur, Joxemik klase librea utzi digu gure lanak aurreratzeko. Geroz eta gutxiago falta da kurtso amaierarako eta lana guztiak pilatzen ari dira. Gaurkoan, Praktika ona lanean murgildu gara. Guk aitatutakoa Pelutxe Proiektua da eta horren inguruan informazioa bilatzen egon gara, gure IKT-ko lanari gehitzeko.




Bestetik, bideoen inguruan hitz egiten egon gara, lehenengoa antolatzen eta bigarrenaren ideiak ematen. Lehenengo bideoa, lehengo asteburuan jokatutako futbol partido baten inguran izango da; allerru-oiartzunen arteko norgehiagoka. Bigarrena aldiz, guztiz pentsatuta ez dugun arren, baditugu hainbat abiapuntu.

Hauxe izan da gaurkoan burututako lana; besterik gabe, ostiralarte!

Ondo izan!!!