lunes, 25 de mayo de 2009

09-05-22

Kaixo!

Asteburu honetan ez dut aukera izan blog-ean idazteko; horregatik, aurreko ostiralean gelan egindakoa gaur azalduko dizuet.


Lehenengo bideoarekin aurrera jarraituz, azkeneko zatiak grabatu genituen baita Movie Maker-ra osatu ere. Albiste moduan, Ekaitz eta biok futbol partiduaren finala aurkeztuko dugu. Ondoren, finalaren irudi ezberdinak ikusiko ditugu eta azkenik gu biok ere amaiera emango diogu albisteari. Futbolaren bideoak txukuntzeko bihar gelditu gara; hori dela eta, bihar bideo honi amaiera ematea espero dugu. Nahiz eta lan osoa amaitu gabe egon, dibertigarria eta polita geldituko dela uste dugu.





Bigarren bideoari dagokionez, ideiak zehaztu genituen: zer egingo dugu, nola, noiz... Buruari hainbat buelta eman ondoren, Urnieta herrian dagoen aisialdi-taldearen inguruko bideoa egitea pentsatu dugu. Bosko-Anitz da talde honen izena. Larunbatero 150 haur inguru biltzen dira eta bertan dauden begiraleak ezagutzen ditudanez, bideoa gai honen inguruan, oso ideia ona eta aproposa izan daitekeela uste dugu. Bideoan txertatuko ditugun irudiak lortu ditugu dagoeneko, hori dela eta, aste honetan guztiak batu eta bideo txukuna eta interesgarria egitea izango da gure xede nagusiena.


Azkeneko astean sartu gara; beraz, animoo guztioi!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario