jueves, 28 de mayo de 2009

09-05-27

Egunon!!!!

Gaurkoan atzoko klasearen inguruan hitz egingo dugu. Kurtsoaren azken astean sartuta, lanekin pixkat agobiatuak geudenez, klaseari ez genion kasu handirik egin; hala ere, honen arrazoia zera izan zen: asteazkeneko klasea bi taldeentzat izanik, irakasleak astearteetan joaten diren ikasleentzat prestatu zuen saioa.
Klasera iritsi ginenean, Joxemi gelaren aurrean aurkezpen bat egin behar genuela esan ziguen, eta guk, astearteetan klaseak ez ditugunez, ez genuen ezer ez prestatu gure ostiraleko irakaslea, Dani, ez zigulako esan hori egin behar genuenik. Hasiera batean, asko haserretu baginen ere, Joxemi konbentzitu genuen aurkezpena ez egiteko, ezertxo ere ez genuelako prestatuta.
Hortaz, aurkezpenak entzuten eta txalotzen genituen bitartean, magis telebistarako bideoak osatzen jarraitu genuen. Beharbada berandu gabiltza bideoekin, baina, entregatzeko epea ekainaren 16a da. Hala eta guztiz ere, gaur berriro bildu gara lanak bukatzeko, eta ahaleginak egingo ditugu bihar bertan bukatzeko.
Egia esan, espero genuena baina gehiago kostatzen ari zaizkigu lanak egitea, ordenagailua Movie Maker programarekin askotan blokeatzen zaigulako eta honek asko urduritzen gaitu. Eskerrak bi egun barru oporretan egongo garela eta deskonektatzeko denbora asko izango dugula, bestela, psikologoan bukatuko genukeela uste dugu (exajerazioa da).
Bukatzeko, esan nahi dugu bihar azken aldiz idatziko dugula blog honetan. Espero dugu albiste onak idaztea, honek lan guztiak bukatu ditugula suposatuko lukeelako.
Mariari etxeko ordenagailua izorratu zaionez, eta blog hau taldeko bloga bezala aurkeztuko dugunez, ni Ekaitz Unsuain, idatzi dut taldearen izenean.
Agur eta ondo izan!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario