Egunon!!
Aurreko ostiralean jai izan genuenez, goiz jaikitzea kosta egin zait. Ostiralero bezala, oso jende gutxi etorri da klasera; hori dela eta, lasai lasai egon gara. Gauza berri asko ikusi eta ikasi ditugu gaurko saioan.
Hasieran, IKT-ren lana burutzeko, jarraitu dezakegun pausoak azaldu dizkigun Dani-k laguntza moduan. Gero, lan honen inguruan genituen zalatzak argitu eta bigarren lana azaltzen hasi da, Magis TB. Adibide moduan, orain dela bi urte ikasleek egindako bideoa erakutsi digu eta ondoren laguntza gisa ere, lana egiteko jarraibide batzuk eman dizkigu.
Hortaz aparte, programa ezberdinak ikusi ditugu. Hasieran, Scrib programa erabiltzen ikasi dugu lana internetera igotzeko. Ondoren, Mozila erabilita, Youtube-tik nola descargatzen diren irakatsi digu, complementos firefox Mozilan idatziz. Azkenik, Media-Convert programarekin ibili gara; programa hau, bideoen formatoa aldatzeko erabiltzen da. Adibide moduan, youtube-tik bideo bat hartu eta formatoa aldatu diogu, ondoren Movie Maker programan txertatu ahal izateko.
Saioari amaiera emateko, bideoak egiteko, Dani-k Movie Maker programaren funtzionamendua azaldu digu: bideoak nola sartzen diren, nola bikoizten diren...
Gaur, hasieran aipatu bezala, gauza asko ikusi ditugu. Orain, dena ondo ikasi edo barneratu ahal izateko, lana gurea da, ikasitakoa praktikan jarriz.
Honekin amaitzen dut gaurko iruzkina
Ondo izan eta asteburu ona pasa!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario