Kaixooo!
Gaurko saioa, bitan banatu nuke. Hasieran, Joxemik Blog-aren inguruan hitz egin digu eta azken ordu erdian aldiz, Elia (Andaluciako neska bat) teknologia berrien inguruan txarla bat eman digu.
Esan bezla, hasieran, klasean Blog-aren inguruan mintzatu dugu. Gehienbat, bloge-an argazkiak, link-ak... txertatu behar ditugula esan digu. Modu honetan, blog-a osatuagoa geldituko da. Beraz, azalpen hauek eman ondoren, denbora librea izan dugu, bakoitzak berea txukundu eta osatzeko.
Horrekin amaitu eta gero, Elia etorri da gelara. Honek, gauzetzen ari dituen lanen inguan hitz egin digu. Berarekin batera, irakasle gehiago ere lan egiten dute elkarrekin; hauen xede nagusienetako bat, haur zein lehen hezkuntzan teknologia berriak txertatzea da. Honekin batera ere, talde lana, kolaborazioak, ikasleek taldekatzea... bultzatzen du. Nola? ipuin digitalen bidez, haurrak ipuina kontatzen dute eta ondoren beraien erara idazten dute txikiak baitira. Bestetik ere, txokoen garrantzia azpimarratu du, komunikazioa , ikaskuntza sistemari laguntzen dion tresna sustatuz.
Honekin jarraituz, Elia-k, blog-en erreparatu du, uneoro kontaktuan egoteko oso aproposa dela esan du, besteen esperientziatik ikasteko: ipuinak, poesiak... elkartrukatuz. Proiektu kolaboratibo hauen bidez, errealitate ezberdinak ikusteko aukera ematen dute, besteak nola egiten duten ikusteko, guzion artean lagunduz, hobekuntzak eginez...
Urtero gauza berriak, irakasle berriak... gehitzen dira. Hori oso positiboa da, uneoro aldatzen eta hobetzen joaten baita.
Azkenik, Elia-k, lan egiten duen web orrialdea erakutsi digu. Edozein kontsulta dela eta, hona hemen helbidea:
http://infantilinvestiga.wikispaces.com
Ongi izan eta ostiralartee!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario