Kaixoo guztioi!!
Jada, beste aste bat amaitu zaigu, soilik bi falta dira karrerari amaiera emateko eta lanetan murgiltzeko garaian gaude. Eta hori izan da hain zuzen gaur klasean egin duguna.
Hasieran, Danik lanak entregatzeko moduaz hitz egin digu. Hauek, http://lms.i2basque.es/ web orrialdean barruan gure ikasgaian txertatu behar ditugu; horretarako, Scrib programaren funtzionamendua azaldu digu. Scrib-en bidez, bai txostenak zein bideoak igatzeko aukera ematen du, eta ulertu dugun edo ez baieztatzeko probak egiten ibili gara indibidualki.
Bestetik ere, Magis TB-tan egiten dugun bideoa, Youtube-n jarri behar dugunez, Danik bideoak igotzeko azalpenak eman dizkigu.
9.30tik aurrera, denbora librea utzi digu, taldeka biltzeko eta lanen inguruan hitz egiteko. Denbora tarte hau oso ondo etorri zaigu; izan ere, lehenengo bideoaren gaia zehaztu dugu, baita nola eta grabaketa noiz izango den ere. Beraz, proiektua martxan dago; orain, lan handia dugu. Hala ere pausoz pauso lan polita gelditzea da espero dut.
Besterik gabe, ondo izan!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario