Aurreko asteartean bezala, gaur beste hitzaldi bat jaso dugu unibertsitateko areto nagusian. Gaurkoan, Emilio Etxabe izan da hizlaria. Honek, Andoaingo Aita Larramendi ikastolaren L.H.ko IKT-roa da; eta hain zuzen, bere lan honen inguruan hitz egin digu.
Hasieran, Etxabek hezkuntzan xedean zentratu da; ikaslea elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, ikasten, komunikatzen eta norbera izaten ikasi behar duela esan du. Ondoren, ikastetxe honetan jarraitzen dituzten proiektuak aipatu ditu; txanela eta ikasys.
Legez, IKT-a bere ezaugarriak ditu, eta honek prestatu eta trebatu behar ditu ikasleak. Horretarako, http://www.ikastola.net/ web orrialdean, txanela proiektuan sakatu eta ondoren IKT pestanari eman behar zaio. Bertan, Derrigorrezko Hezkuntzarako IKT konpotentzia orokorren inguruan hitz egiten digu, puntu guztietan erreparatuz.
- Sistema informatikoen kontrola.
- Informazioaren kudeaketa eraginkorra.
- Ikaslea informazioa editatzea.
- ...
Honekin batera ere, aipatu, haurrak webquest programa ere erabiltzen ikasten dutela galderei erantzuteko (ikerketa jardueretan). Hortaz aparte, datuak grafikoetara pasatzen ere ikasten dute, grafiko mota ezberdinak baita zertarako erabiltzen den bakoitza ere.
Gelako bloga, ikasleak gelan gertatzen diren berriak erakusteko lehio moduan erabiltzen dute. Testua, irudia, bideoa, audioa... txertatzen ikasten dute haurrak. Elkarrizketa gidatuak.
Txanelaren inguruko informazio gehiago: http://www.txanela.net/
Emilio-k azaldutako bigarren proiektua Ikasys du izena. Ulermena eskatzen duten oinarrizko jarduerak ikasten eta egiten laguntzea du funtzio. Haurrak egunero ordu erdi eskaintzen diote honi, ikasgai ezberdinetan. Haur bakoitzak, ordenagailu txiki bat du. Informazio gehiago web orrialde honetan aurki ditzakegu: http://www.ikasys.net/

No hay comentarios:
Publicar un comentario