viernes, 29 de mayo de 2009

09-05-29

Kaixoo!


Iritsi da azkeneko eguna!


Gaur goizeko 8etan fresko-fresko etorri eta lanean hasi gara.Burututako bideo guztiak ondo bukatuta azkeneko pintzeladak eman ditugu. Hasteko bi bideoak youtuben sartu ditugu eta ondoren lsm.i2basque web orrialdean txertatu ditugu, elkarrikertuz plataforman eta gure blog-ean ere sartu ditugu eta Magis telebistako blog-ean baita ere.


Hau bukatuta, IKTaren inguruko lana scrib-en sartu dugu eta ondoren hau, lsm.i2basque web orrialdean.


Amaitzeko, bai IKTaren lana eta baita bi bideoak ere CD batean grabatu ditugu eta Daniren postontzian utzi ditugu.Teknologia berrien klaseari, beraz, gaur emango diogu amaiera. Esan beharra dugu, irakasgaia interesgarria eta esanguratsua iruditu zaigula eta proposatutako lanak oso gustura egin ditugula, bereziki bi bideoak.


Besterik gabe,aiooooooooooooooo!



P.D: Gure taldearen izena: Ñuak

Hemen, berriz, IKT-aren inguruko lana aurkeztuko dizuegu.

Besterik gabe,

Muxu baat!


Kaixo, gu Ane Intxaurrandieta, Maria Marcos, Ekaitz Unsuain eta Alazne Zipitria gara. Bideo hau Urnietako haurrentzat ekitaldi asko ez dagoelako egin dugu eta bolondres apuntatutako begirale batzuk astebururo bertako haurrak elkartzen dituztelako. Honez gain, irteerak ere antolatzen dituzte noizean behin.Ikus dezagun bideoa!!!!!!

AlerruVS Oiartzun



Kaixo lagunak!!


Hemen duzue gure lehenengo bideoa. Alerru eta Oiartzunen arteko norgehiagokaren laburpen bat egin dugu, teleberriko kirolen atalaren barruan egongo balitz bezala. Lan hau guk oso gustura burutu dugu eta espero zuei ere asko gustatzea.


Besterik gabe, eman play-ari eta disfrutatu!

jueves, 28 de mayo de 2009

09-05-27

Egunon!!!!

Gaurkoan atzoko klasearen inguruan hitz egingo dugu. Kurtsoaren azken astean sartuta, lanekin pixkat agobiatuak geudenez, klaseari ez genion kasu handirik egin; hala ere, honen arrazoia zera izan zen: asteazkeneko klasea bi taldeentzat izanik, irakasleak astearteetan joaten diren ikasleentzat prestatu zuen saioa.
Klasera iritsi ginenean, Joxemi gelaren aurrean aurkezpen bat egin behar genuela esan ziguen, eta guk, astearteetan klaseak ez ditugunez, ez genuen ezer ez prestatu gure ostiraleko irakaslea, Dani, ez zigulako esan hori egin behar genuenik. Hasiera batean, asko haserretu baginen ere, Joxemi konbentzitu genuen aurkezpena ez egiteko, ezertxo ere ez genuelako prestatuta.
Hortaz, aurkezpenak entzuten eta txalotzen genituen bitartean, magis telebistarako bideoak osatzen jarraitu genuen. Beharbada berandu gabiltza bideoekin, baina, entregatzeko epea ekainaren 16a da. Hala eta guztiz ere, gaur berriro bildu gara lanak bukatzeko, eta ahaleginak egingo ditugu bihar bertan bukatzeko.
Egia esan, espero genuena baina gehiago kostatzen ari zaizkigu lanak egitea, ordenagailua Movie Maker programarekin askotan blokeatzen zaigulako eta honek asko urduritzen gaitu. Eskerrak bi egun barru oporretan egongo garela eta deskonektatzeko denbora asko izango dugula, bestela, psikologoan bukatuko genukeela uste dugu (exajerazioa da).
Bukatzeko, esan nahi dugu bihar azken aldiz idatziko dugula blog honetan. Espero dugu albiste onak idaztea, honek lan guztiak bukatu ditugula suposatuko lukeelako.
Mariari etxeko ordenagailua izorratu zaionez, eta blog hau taldeko bloga bezala aurkeztuko dugunez, ni Ekaitz Unsuain, idatzi dut taldearen izenean.
Agur eta ondo izan!!!!!!

lunes, 25 de mayo de 2009

09-05-22

Kaixo!

Asteburu honetan ez dut aukera izan blog-ean idazteko; horregatik, aurreko ostiralean gelan egindakoa gaur azalduko dizuet.


Lehenengo bideoarekin aurrera jarraituz, azkeneko zatiak grabatu genituen baita Movie Maker-ra osatu ere. Albiste moduan, Ekaitz eta biok futbol partiduaren finala aurkeztuko dugu. Ondoren, finalaren irudi ezberdinak ikusiko ditugu eta azkenik gu biok ere amaiera emango diogu albisteari. Futbolaren bideoak txukuntzeko bihar gelditu gara; hori dela eta, bihar bideo honi amaiera ematea espero dugu. Nahiz eta lan osoa amaitu gabe egon, dibertigarria eta polita geldituko dela uste dugu.





Bigarren bideoari dagokionez, ideiak zehaztu genituen: zer egingo dugu, nola, noiz... Buruari hainbat buelta eman ondoren, Urnieta herrian dagoen aisialdi-taldearen inguruko bideoa egitea pentsatu dugu. Bosko-Anitz da talde honen izena. Larunbatero 150 haur inguru biltzen dira eta bertan dauden begiraleak ezagutzen ditudanez, bideoa gai honen inguruan, oso ideia ona eta aproposa izan daitekeela uste dugu. Bideoan txertatuko ditugun irudiak lortu ditugu dagoeneko, hori dela eta, aste honetan guztiak batu eta bideo txukuna eta interesgarria egitea izango da gure xede nagusiena.


Azkeneko astean sartu gara; beraz, animoo guztioi!!

miércoles, 20 de mayo de 2009

09-05-20



Egunonn!!!


Gaur, Joxemik klase librea utzi digu gure lanak aurreratzeko. Geroz eta gutxiago falta da kurtso amaierarako eta lana guztiak pilatzen ari dira. Gaurkoan, Praktika ona lanean murgildu gara. Guk aitatutakoa Pelutxe Proiektua da eta horren inguruan informazioa bilatzen egon gara, gure IKT-ko lanari gehitzeko.




Bestetik, bideoen inguruan hitz egiten egon gara, lehenengoa antolatzen eta bigarrenaren ideiak ematen. Lehenengo bideoa, lehengo asteburuan jokatutako futbol partido baten inguran izango da; allerru-oiartzunen arteko norgehiagoka. Bigarrena aldiz, guztiz pentsatuta ez dugun arren, baditugu hainbat abiapuntu.

Hauxe izan da gaurkoan burututako lana; besterik gabe, ostiralarte!

Ondo izan!!!

viernes, 15 de mayo de 2009

09-05-15

Kaixoo guztioi!!

Jada, beste aste bat amaitu zaigu, soilik bi falta dira karrerari amaiera emateko eta lanetan murgiltzeko garaian gaude. Eta hori izan da hain zuzen gaur klasean egin duguna.

Hasieran, Danik lanak entregatzeko moduaz hitz egin digu. Hauek, http://lms.i2basque.es/ web orrialdean barruan gure ikasgaian txertatu behar ditugu; horretarako, Scrib programaren funtzionamendua azaldu digu. Scrib-en bidez, bai txostenak zein bideoak igatzeko aukera ematen du, eta ulertu dugun edo ez baieztatzeko probak egiten ibili gara indibidualki.

Bestetik ere, Magis TB-tan egiten dugun bideoa, Youtube-n jarri behar dugunez, Danik bideoak igotzeko azalpenak eman dizkigu.

9.30tik aurrera, denbora librea utzi digu, taldeka biltzeko eta lanen inguruan hitz egiteko. Denbora tarte hau oso ondo etorri zaigu; izan ere, lehenengo bideoaren gaia zehaztu dugu, baita nola eta grabaketa noiz izango den ere. Beraz, proiektua martxan dago; orain, lan handia dugu. Hala ere pausoz pauso lan polita gelditzea da espero dut.

Besterik gabe, ondo izan!

martes, 12 de mayo de 2009

09-05-12


Arratsaldeon!!

Aurreko asteartean bezala, gaur beste hitzaldi bat jaso dugu unibertsitateko areto nagusian. Gaurkoan, Emilio Etxabe izan da hizlaria. Honek, Andoaingo Aita Larramendi ikastolaren L.H.ko IKT-roa da; eta hain zuzen, bere lan honen inguruan hitz egin digu.

Hasieran, Etxabek hezkuntzan xedean zentratu da; ikaslea elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, ikasten, komunikatzen eta norbera izaten ikasi behar duela esan du. Ondoren, ikastetxe honetan jarraitzen dituzten proiektuak aipatu ditu; txanela eta ikasys.

Legez, IKT-a bere ezaugarriak ditu, eta honek prestatu eta trebatu behar ditu ikasleak. Horretarako, http://www.ikastola.net/ web orrialdean, txanela proiektuan sakatu eta ondoren IKT pestanari eman behar zaio. Bertan, Derrigorrezko Hezkuntzarako IKT konpotentzia orokorren inguruan hitz egiten digu, puntu guztietan erreparatuz.

  • Sistema informatikoen kontrola.

  • Informazioaren kudeaketa eraginkorra.

  • Ikaslea informazioa editatzea.

  • ...



IKT-ren konpetentziak arloetan garatzen dira. Eta hau hain zuzen Txanela proiektu pedagogikoaren bitartez egiten dute. Hau, L.H. erabiltzen duten ikas materiala da; bertan, ibilbideak, jarduerak... proposatzen dira. IKT-aren zeregina, baliabideak erabiltzeko laguntza ematea da bai ikasle zein irakasleei ere.


Irakasleak, dauden ariketa guztiak ikusita, zein talde duen erreparatu ondoren, jarduera guztietatik batzuk aukeratuko behar ditu. Modu honetan, bere sekuentzia propioa egingo du. Jardueren ordena ere alda ditzake.




Honekin batera ere, aipatu, haurrak webquest programa ere erabiltzen ikasten dutela galderei erantzuteko (ikerketa jardueretan). Hortaz aparte, datuak grafikoetara pasatzen ere ikasten dute, grafiko mota ezberdinak baita zertarako erabiltzen den bakoitza ere.

Gelako bloga, ikasleak gelan gertatzen diren berriak erakusteko lehio moduan erabiltzen dute. Testua, irudia, bideoa, audioa... txertatzen ikasten dute haurrak. Elkarrizketa gidatuak.


Txanelaren inguruko informazio gehiago: http://www.txanela.net/


Emilio-k azaldutako bigarren proiektua Ikasys du izena. Ulermena eskatzen duten oinarrizko jarduerak ikasten eta egiten laguntzea du funtzio. Haurrak egunero ordu erdi eskaintzen diote honi, ikasgai ezberdinetan. Haur bakoitzak, ordenagailu txiki bat du. Informazio gehiago web orrialde honetan aurki ditzakegu: http://www.ikasys.net/





Amaitzeko, aipatu, gaurko hitzaldia Amara Berrikoa baino sakonagoa izan dela; proiektu ezberdinak ezagututa, bakoitzaren alde positiboak zein negatiboak alderatzea ideia ona izan daiteke.
Ondo izan!






viernes, 8 de mayo de 2009

09-05-08

Egunon!!

Aurreko ostiralean jai izan genuenez, goiz jaikitzea kosta egin zait. Ostiralero bezala, oso jende gutxi etorri da klasera; hori dela eta, lasai lasai egon gara. Gauza berri asko ikusi eta ikasi ditugu gaurko saioan.

Hasieran, IKT-ren lana burutzeko, jarraitu dezakegun pausoak azaldu dizkigun Dani-k laguntza moduan. Gero, lan honen inguruan genituen zalatzak argitu eta bigarren lana azaltzen hasi da, Magis TB. Adibide moduan, orain dela bi urte ikasleek egindako bideoa erakutsi digu eta ondoren laguntza gisa ere, lana egiteko jarraibide batzuk eman dizkigu.

Hortaz aparte, programa ezberdinak ikusi ditugu. Hasieran, Scrib programa erabiltzen ikasi dugu lana internetera igotzeko. Ondoren, Mozila erabilita, Youtube-tik nola descargatzen diren irakatsi digu, complementos firefox Mozilan idatziz. Azkenik, Media-Convert programarekin ibili gara; programa hau, bideoen formatoa aldatzeko erabiltzen da. Adibide moduan, youtube-tik bideo bat hartu eta formatoa aldatu diogu, ondoren Movie Maker programan txertatu ahal izateko.

Saioari amaiera emateko, bideoak egiteko, Dani-k Movie Maker programaren funtzionamendua azaldu digu: bideoak nola sartzen diren, nola bikoizten diren...

Gaur, hasieran aipatu bezala, gauza asko ikusi ditugu. Orain, dena ondo ikasi edo barneratu ahal izateko, lana gurea da, ikasitakoa praktikan jarriz.

Honekin amaitzen dut gaurko iruzkina

Ondo izan eta asteburu ona pasa!!!

miércoles, 6 de mayo de 2009

09-05-06

Kaixooo!

Gaurko saioa, bitan banatu nuke. Hasieran, Joxemik Blog-aren inguruan hitz egin digu eta azken ordu erdian aldiz, Elia (Andaluciako neska bat) teknologia berrien inguruan txarla bat eman digu.

Esan bezla, hasieran, klasean Blog-aren inguruan mintzatu dugu. Gehienbat, bloge-an argazkiak, link-ak... txertatu behar ditugula esan digu. Modu honetan, blog-a osatuagoa geldituko da. Beraz, azalpen hauek eman ondoren, denbora librea izan dugu, bakoitzak berea txukundu eta osatzeko.

Horrekin amaitu eta gero, Elia etorri da gelara. Honek, gauzetzen ari dituen lanen inguan hitz egin digu. Berarekin batera, irakasle gehiago ere lan egiten dute elkarrekin; hauen xede nagusienetako bat, haur zein lehen hezkuntzan teknologia berriak txertatzea da. Honekin batera ere, talde lana, kolaborazioak, ikasleek taldekatzea... bultzatzen du. Nola? ipuin digitalen bidez, haurrak ipuina kontatzen dute eta ondoren beraien erara idazten dute txikiak baitira. Bestetik ere, txokoen garrantzia azpimarratu du, komunikazioa , ikaskuntza sistemari laguntzen dion tresna sustatuz.

Honekin jarraituz, Elia-k, blog-en erreparatu du, uneoro kontaktuan egoteko oso aproposa dela esan du, besteen esperientziatik ikasteko: ipuinak, poesiak... elkartrukatuz. Proiektu kolaboratibo hauen bidez, errealitate ezberdinak ikusteko aukera ematen dute, besteak nola egiten duten ikusteko, guzion artean lagunduz, hobekuntzak eginez...

Urtero gauza berriak, irakasle berriak... gehitzen dira. Hori oso positiboa da, uneoro aldatzen eta hobetzen joaten baita.

Azkenik, Elia-k, lan egiten duen web orrialdea erakutsi digu. Edozein kontsulta dela eta, hona hemen helbidea:
http://infantilinvestiga.wikispaces.com

Ongi izan eta ostiralartee!!

martes, 5 de mayo de 2009

09-05-05

Arratsaldeon!!!

Gaur goizean, Amara Berri Ikastetxearen inguruko txarla bat jaso dugu fakultateko areto nagusian. Hitzaldia ematera etorri diren bi gizonak, ikastetxearen irakasleak ziren. Hasieran, Amara Berri sistemari buruz hitz egin digute; ondoren, bertan lantzen zituzten hedabideetan murgildu dira.

Amara Berri, bizipen global bat eskaintzen du. Printzio metodologikoen artean: sozializazioa, indibidualismoa, sormena eta globalizazioa besteak beste. Jolasa elementu printzipala da, ludikoa. Gelak txokoetan banatuak daude; aktibitateak egonkorrak dira eta haurra behin eta berriro bertatik pasatzen den heinean, aprendizaia barneratzen joango da. Izan ere, antolaketari garrantzia handia ematen diote. Bestetik, aipatu, LH. tik aurrera adin ezberdinetako nahasketa egiten dutela, argi utziz, guztiok ezberdinak garela eta guztiokin erlazionatu behar garela. Ikasleak, era autonomo batean ikasten du.

Sistemarekin jarraituz, esan ez dagoela liburuetan oinarrituta, hauek beste baliabide bat dira beste askoren artean. Eta azpimarratzekoa da, hitzaldian azaldutako "zertarako", gauzak fin batekin egiten dira. Lanei plus bat eman zaie, funtzionaltasuna bilatu... nola? txikiweb orrialdean txertatuz, prentsan...

Hedabideetan murgilduz, Amara Berri ikastetxean, prentsa, telebista, irratia eta txikiweb dituzte. Kurtso hasieran, hauteskundeak egiten dituzte ardurak banatzeko eta kurtsoan zehar, ikasleak bileran antolatzen dituzte zuzendariekin egindakoak komentatzeko. Bestetik ere, hiru batzorde egiten dira urtean zehar, zer hobetu, konpondu... inguruan hitz egiteko. Haurrak, grabazioak egiten dituzte, maketatu. Dena era natural batean ikasten dute. Txikiweb-an adibidez, beti binaka egiten dute lan, hori dela eta, aurreko egunean egon zen haurra gaur bikote bezala tokatu zaion haurrari azalduko dio nola egin behar duen lana. Modu honetan, haurrak irakaslearen laguntzarik gabe ikasten du. Lehen esan bezala, dena "zertarako" bat du. Antzerki bat egin, eta web orrialdean zintzilikatzeko aukera izatea oso aproposa da, haurrak motibatuagoak daude egiterakoan.

Aurretik aipatutako hedabideak, dinamika berdina jarraitzen dute eta lana amaitzerakoan balorazio bat egiten dute.

Iritzi pertsonal moduan, aipatu, aurreko komentarioan idatzi nuen moduan sistema oso aproposa eta osoa dela. Nahiko konplexua aurrera eramateko, izan ere, lan handia da, baina hitzaldian ikusi ahal izan dugu moduan, burutu daiteke. Haurrei oso pozik eta motibatuak ikusten zitzaien. Azken finean, ikasteaz aparte hori baita xede nagusienetariko bat, haurrak gustura sentitzea.

Ikastetxearen web orrialdea:
http://www.amaraberri.org

Besterik gabe,
ondo izan